jueves, 30 de enero de 2014

Lotailu gurutzatuaren lesioa: tratamenduak

Ligamentoplastia baten irudia
Lotailu gurutzatuaren apurketan aplikatzen den metodoari ligamentoplastia deritzo. Izenak berak adierazten duenez, lotailu baten plastian edo berreraikitzean datza, izan ere, lotailua oso minduta geratu delako. Horrela, lotailuaren funtzioak bueltatuko zaizkio.

Metodo horretan objektu ezberdinak erabili daitezke: lotailu bera, beste material batzuk eta abar. Tratamendu hori erabili ondoren, oso inportantea da errehabilitazioa ondo egitea, lotailua berriz hausteko arriskua baitago.

Ebakuntza, kamara bat belaunean sartzean datza, ebaki txiki baten bitartez, horrela belauna kontrolatu ahal izango da. Beharrezkoa da burdinazko inplanteak edo beste material batzuez egindako inplanteak hezurrean ezartzea. Inplante hauek iraunkorrak izan daitezke edo bigarren ebakuntza batean kentzen direnak.

·         Abantailak
Ligamenoplastiarekin egiten den kirurgia sinplea da eta ez da artikulazioetan eraginik sortzen. Horretaz gain mota honetako kirurgiek igeltsua ez jartzea ahalbidetzen dute. Igeltsurik gabe errehabilitazioa arinago hasi daiteke eta jarraituagoa izango da.  

·         Errehabilitazioa
Ligamentoplastiaren osteko errehabilitazioak 3 helburu ditu: mugikortasuna berreskuratzea, muskuluan potentzia berreskuratzea eta artikulazioen gaineko kontrola berriro lortzea. Errehabilitazioa zenbait pausutan egin daiteke baina kontuan hartu behar da pertsona batetik bestera desberdina dela.
  • Lehenengo bi egunetan: izotz poltsak jarri 3 orduz eta medikuak agindutako zenbait ariketa egin. Bigarren egunean alta emango da.
  • Lehengo eta bigarren asteko helburuak kuadrizepseko muskuluen gaineko kontrola handiagotu eta belauna guztiz luzatu ahal izatea izango dira.
  • Hirugarren eta laugarren asteko helburuak belauna 120 gradutara flexionatu ahal izatea eta kuadrizepsaren potentzia muskularra handiagotzea izango dira.
  • Bostagarren eta seigarren asteko helburuak dira mugimendu guztiak lortzea eta belaunaren potentzia muskularra eta artikulazioekiko mugimendua handiagotzea.
  • Zazpigarren astetik aurrera belaunetakoa kenduko da eta ariketa fisikoak egingo dira, adibidez, igeriketa, korrika edo bizikleta. 
Ligamentoplastia bat