viernes, 22 de noviembre de 2013

Lotailu gurutzatua: apurketa eragiten duten faktoreak

·         Faktore anatomikoak:

Lotailuen apurketa ere ondoko kasuetan gerta daiteke:

·    Hankak balgo itxuran jartzean eta orkatila kanporantz eramatean gerta daiteke. Lesio mota hau eskian edo futbolean gertatzen da. Normalean hanka mota hau, neskek izaten dituzte, euren aldakak zabalagoak izatean, femurrak egin behar duen marra zuzena belaunetaraino barrura sartzen delako.

Balgo itxurako hankak
·      Hankak baro itxuran jarri eta orkatila barrurantz eramaterakoan gerta daiteke. Lesio hau trafiko istripuetan gertatzen da. Normalean hanka mota hauek kirolariek izaten dituzte, muskulatura dela eta.

Baro itxurako hankak
Emakumeek hankak balgo itxuran izaten dituzte, gizonezkoengan, aldiz baro itxura nabarmentzen da. Arrazoi anatomiko horrengatik lotailu gurutzatuaren apurketa hiru aldiz gehiagotan gertatzen da emakumeengan gizonezkoengan baino. Faktore anatomiko hau gertatzea, lehen azaldutako aldaken arazoagatik sortzen da. Faktore anatomikoak ezin dira saihestu, baina dinamikoak, bai.
Balgoa duen eta ez duenaren arteko desberdintasuna.


·         Faktore dinamikoak
Faktore anatomikoak ezin dira ekiditu baino dinamikoak bai. Kontrol neuromuskularraren bidez kirolariek jauziak eragiterakoan lesioa asko saihestea posiblea da. Beste aldetik talde-kirola denez (futbola), jokalarien artean kontaktu fisikoa egongo da eta lesioak ager daitezke jokalariak kontrola galtzen duenean.



Toquero errematea egiten

miércoles, 20 de noviembre de 2013

Lotailu gurutzatuaren lesioa: lotailuaren apurketa

Lotailuak, gai interzelular batez, kolageno-zuntzez eta fibroblastoen lerroez osatuta daude. Igurtziketako lekuetan, tendoiak eta lotailuak mintz sinobial batez inguratuta agertzen dira. Bestalde, mintz sinobiala zuntzezko ehunak osatutako beste mintz batez inguratuta dago. Bai tendoiak eta bai lotailuak hezurrei gogor lotzen zaizkie, hezurren azalean sartzen diren kolageno zuntzez osatutako luzapen batzuen bidez. Lotailuan sekulako tentsioak jasaten direnean, lotailuen apurketa gertatzen da. Eragindako gehiegizko indarra, kontrol falta edota giharren indar falta izan daiteke tentsioen jatorria. Irudian ikus daiteke lotailuaren apurketaren prozesua.

Lotailu gurutzatuaren apurketaren faseak

domingo, 10 de noviembre de 2013

Arazoaren deskribapena: belauneko artikulazioa

Aurreko lan batean gure ikastolako heziketa fisikoko irakasle eta Athletic Club-eko berregokitzailea den Nerea Diez-i eginiko elkarrizketa batean oinarrituz, lesiorik txarrena futbolean lotailu gurutzatuaren apurketa da. Ez da lesio zaila sendatzeko, baina kirolaria kirola egiteari uzten dio denbora luzez, beraz, errendimendu altuko kirolean garrantzia izango zuen, ahal den gutxien gertatzen bada edota lesioa ahal den azkarren sendatzen bada.

Belaunean lau lotailu daude eta aurrekoa eta atzekoa garrantzitsuenak dira. Berna-hezurra eta izter-hezurra lotzen dituenak. Ondoko taulan irudi bana esleitu zaie.


Aurreko lotailu gurutzatua

  
Aurreko lotailu gurutzatuak izter hezurraren atzeko partea berna hezurraren aurreko partearekin konektatzen du, belaunburuaren atzetik igaroz. Ez dio uzten berna-hezurrari atzerantz joaten.
Atzeko lotailu gurutzatua


Atzeko lotailu gurutzatuak ez dio uzten berna-hezurrari gorantz joaten eta belaunaren egonkortasuna finkatzen du.

Albo lotailuak garrantzia handia daukate ere lesio honetan, hauek direlako mugikortasuna ematen diotena belaunari baina aldi berean ez diotenak behar dena baino gehiago biratzen uzten.


Alboetako lotailuak
Kirolariak lotailua apurtu duela detektatzeko, Lachman proba egiten da. Aurreko eta atzeko lotailuak apurtzen direnean berna-hezurra gorantz edo atzerantz joatea gerta daiteke eta proba horren bidez aurrekoa beha daiteke. 
Lachman proba

sábado, 9 de noviembre de 2013

Arazoaren diagnostikoa

Kirol-medikuntzari buruzko elkarrizketa bat egin diogu Lauroko heziketa fisikoko irakasle Nerea Diazi. Nerea Athletic Club taldeko berregokitzailea da eta zortzi urtetan egon da nesken taldearekin lesioekin lanean. Elkarrizketarako galdetegi bat prestatu genuen ondoko ardatzak kontuan hartuta.
Nereari elkarrizketa.

Galdetegiaren ardatzak:
  • Teknologia kirol-medikuntzan.
  • Lesio motak.
  • Mutil eta nesken arteko diferentziak lesio baten aurrean.
  • Elikadurarekin zerikusia duten lesioak.
  • Medikuntza birsortzailea.
Elkarrizketaren emaitzak

Nerea Diazi egindako elkarrizketatik ondorio batzuk atera ditugu. Hauek dira esanguratsuenak eta gida gisa gure proiektua aurrera ateratzeko hartu ditugunak.
  • Alde batetik teknologia kirolean asko garatu da eta lesioak sendatzeko aparatu edo teknika ezberdinak asmatu eta erabili dira, adibidez: ultrasoinuak, laserra...
  • Beste alde batetik sexu ezberdinen artean anatomikoki diferentzia handia agertzen da. Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aldaken diferentzia oso handia da. Mutilen aldakak oso estuak dira, aldiz neskenak zabalagoak. Faktore anatomiko hauek eragin zuzena daukate lotailu gurutzatuko lesioan. Lesio mota hau hiru aldiz gehiagotan gertatzen da emakumezkoengan gizonezkoengan baino.
  • Elikadura eta lesioak izatea harremanduta daude. Karbono-hidratoak eta proteinak orekatuak egon behar dira lesio mota batzuk sahiesteko, adibidez lotailu gurutzatuen kasuan.
Eta bukatzeko,

  • Azken urteotan kirolean aplikatzen den medikuntza birsortzailea asko garatu da eta hainbat tratamendu berri egiten dira. Adibidez, zelula amak erabiltzen dituzte zuntzak berregiteko. Nahiz eta beste kirol batzuetan erabili izan den, Euskal Herriko futbolaren kasuan ez da erabili momentuz, tratamendua oso garestia delako.

viernes, 1 de noviembre de 2013

Teknologia kirol-medikuntzan

Gaur egun teknologiaren laguntzaz, kirola beste maila batera heldu da. Azken urteotan kirol medikuntza izugarri garatu da kirolariengandik etekin maximoa lortzeko, lesioak saihesteko, edota azkarrago eta hobeto sendatzeko.  

Gaur egun, medikuntzan teknologia-teknika ezberdinak erabiltzen hasi dira zenbait gaixotasun sendatzeko, hala nola minbizia, parkinsona eta abar. Honek kirol medikuntza ere oso azkar garatzea eragin du. Esate baterako, lesioak sendatzeko medikuntza birsortzailea erabiltzen hasi da. Medikuntza arlo honetan, ama zelulak erabiltzen dira organo osoak birsortzeko laborategietan. Zenbait kasutan organoa birsortzea lortu izan dute jadanik.
Kartilagoa birsortzen

Medikuntza mota hau bioingeniaritzaren adarrekoa da eta bizitzaren zientzien printzipioak ezartzen dute organuluak edo zuntzen funtzioak mantentzeko edota hobetzeko. Beraz, organo berezien fabrikazioan lan egiten du eta robotikaren kontzeptuak barneratzen ditu gizakiaren gorputza diseinatzeko edo atalak ordezkatzeko.

Gaur egun ere, medikuntza birsortzailea kirol-medikuntzan ere aplikatzen ari da lesioen ondorengoak gutxiagotzeko. Nadal daukagu adibide, belaunean izandako lesioagatik bertan kartilagoko inplanteak jarri dizkiotelako.
Nadal, Mikel Sanchez-ekin.

Duela urte batzuk, kirolariak, maila erdikoak zein handikoak, lesio baten ondorioz kiroletik kanpo luze gelditzen ziren; batzuetan betiko ere utzi behar izan dute kirola. Adibidez, Nadal tenis jokalariak, beraren belaunetako arazoak konpondu nahian Mikel Sanchez mediku euskaldunarekin plasma injektatzen ibili zen.